KANTAURI ITSASOAREN BRASTADA BIZIGARRIA

DASTATU ARRIGORRI

Ordutegia

Goizez: 08:00 / 11:00

Arratsaldez: 14:00 / 20:00


Egutegia

Ostatukoaren berdina

 

Arrigorri Jatetxean 99 lagun sartzen dira. Jatetxeak 120 metro karratu ditu eta arrantzarako eta ontzioletako tresnez dekoratuta dago, guztiak ere Ondarroako txalupetan erabilitakoak, Ondarroako arrantza ondarearen azken aztarnak. Eguraldi onarekin terrazan bazkaldu edo afaltzeko aukera ere badago.

Arrigorri Jatetxearen eskaintza gastronomikoa sasoian sasoiko produktuetan oinarritzen da, etxeko sukaldearen zaporea mantenduz eta Lea Artibai eskualdera heldutako komunitateen ekarpenak txertatuz. Urtean zehar, herriko dendariak dira gure barazki hornitzaileak nagusiki, eta aukera dagoenean inguruko baserritarren produktuak ere erabiltzen ditugu.

Neguan zehar ohiko karta murriztu egiten dugu. Une honetan, hauexek dira dauzkagun aukerak:

* Etxean egindako arrain zopa.

* Etxean egindako kroketak (urdaiazpikoa eta arraina)

* Haragi hanburgesaren plater konbinatua

* Falafelak pantumakarekin

* Tortila ezberdinak (patata, gazta, urdaiazpikoa)

* Etxean egindako gazta tarta

* Pikuinetako ardi gazta, menbrilo eta intxaurrekin

 

 

Contacto

Arrigorri Ostatu Jatetxea

arrigorriostatua@gmail.com

Arrigorri 3
Ondarroa
48700

722302869
946830047

Buscar en el sitio

© 2015 Todos los derechos reservados.

Creado con Webnode