KANTAURI ITSASOAREN BRASTADA BIZIGARRIA

NORTZUK GARA

Itsas-haizearen brastada

Arrigorri Ostatu Jatetxea Ondarroako udalerrian kokatzen da, izen bereko hondartzaren gainean, Kantauri itsasoari begira. Kokapen estrategiko honek itsasoa eta zerua behatzeko aukera zoragarria eskaintzen digu, eta ilunabarrean bien arteko muga nola bapezten den ikusteko parada. Egunsentiaren eztanda, txalupen joan etorriak, Ondarroako portua eta hondartza… Neguan, ekaitzek itsasertza nola kolpatzen duten igarri dezakegu, eta olatu haserreen talka ikuskatu, hori bai, ostatuaren epeltasunean gordeta. Udaran ordea, olatu mantsoagoen joan etorriak, kresala arnastu eta erlaxatzeko aukera eskaintzen digu.

Eguraldi onarekin Arrigorri hondartzan bainu bat hartu nahi izanez gero, eskailerak jaistea besterik ez dago, eta 10 minutu eskasean Saturrarangoan gaude. Ezkilantxarriko muturrak eta Ondarroako portuaren barrak sortzen duten badia txikia ur-kirolak praktikatzeko eremu aproposa da, argazkiak ateratzeko, kanabera botatzeko edo beste barik, pasiada bat egiteko.

Eraikinaren jabea Ondarroako Udala da, eta Arrigorri Ostatu Jatetxea Arrikoop Elkarte Txikiak kudeatzen du 2014an lehiaketa publikora atera zenetik.

 

Contacto

Arrigorri Ostatu Jatetxea

arrigorriostatua@gmail.com

Arrigorri 3
Ondarroa
48700

722302869
946830047

Buscar en el sitio

© 2015 Todos los derechos reservados.

Creado con Webnode